Iburreko familia
Ia 25 urte dira Itsasoko Ibur baserrian elkartu ginela, bakoitza 3 zaldirekin. Denboran aurrera, 22 zaldirekin topatu ginen eta 2 ipurdi ez ziren nahikoa zaldi guztien gainean ibiltzeko.
Beraz, 2013an gure ezagutza, esperientzia eta zaldiak guztiekin partekatzea otu zitzaigun eta Ibur Hipika Kluba sortzeko prozesuari ekin genion.
Prestakuntza espezifikoa eskuratu genuenetik, irabazi-asmorik gabeko kirol elkarte federatua gara.
Gure lehentasunak zaldienganako heziketa, errespetua eta ongizatea dira; horregatik, ez daukagu lehiaketetan parte hartzeko asmorik.
Iburreko eskaintzak irteera, ikastaro eta egonaldietan du muina, baino askoz haratago zabaltzen da. Beti talde txikietan eta giro alai eta lagunkoian.
Natura eta animaliak gustatzen bazaizkizu, etorri Iburrera, zu ezagutzeko gogoz gaude.
EZAGUTU IBURREKO ZALDI, POTTOKA ETA PONYAK
- Dibertsioa / Jarduera atsegin eta entretenigarriak burutzen ditugu, parte-hartzaileen artean poza sorrarazteko helburuz. Gu geu ere asebeteta sentitzen gara ondo pasatzen duzuela ikusita, ekintzetan aktiboki parte hartuz, uda joan eta uda etorri errepikatuz, kirol denboraldia bukatu eta berriz izena emanez…
- Esfortzua / Ondo pasatzen saiatzen garen arren, kirol honen ikaskuntza-prozesuak ahalegina eta jarraikortasuna eskatzen ditu. Agujetak edo momentuko nagikeria gorabehera, lanean jarraitu behar da norberaren helburuetara iristeko.
- Autonomia / Iburrera lehen aldiz etortzen diren ikasle gehienak adin txikikoak eta hasi berriak dira. Ikaste prozesuan aurrera egin ahala, independenteago bihurtzen dira, euren gaitasunetan konfiantza hartzen dute, eta zaldizko berriei dakitena irakastera eta laguntzera animatzen ditugu.
- Aukera berdintasuna / Taldeak mailaren arabera banatu beharrean, denbora gehiago daramaten edo maila altua duten ikasleak hasiberriei laguntzera animatzen ditugu.
- Talde-lana / Ikasle guztiei elkarri lagundu eta pistan ez eragozten irakasten saiatzen gara. Teorikoki bakarkako kirola izan arren, talde-jokoak egiten ditugu eta denek parte hartzen dute, lehiatu gabe eta elkarlana sendotuz.
- Kiroltasuna / Gure klubak joko garbia sustatzen du, kirolariak balio horietan heziz. Lehiakortasuna saihesten dugu eta talde-lana sustatzen.
- Konpromisoa / Ibur Hipikan, adostutako ezaugarrien araberako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu. Aldi berean, ikasleek gurekin hitzordua eskatu dutenean, bertaratzeko hitza hartzen dute. Jarduerak modu egokian burutzeko, bi alderdien inplikazioa eta komunikazio gardena ezinbestekoa dela uste dugu.
- Tratu pertsonalizatua / Bezero guztien gustu eta nahietara egokitzen saiatzen gara. Talde txikitan lan egiten dugunez, entrenamendua gure zaldikoen proposamenen arabera aldatzeko aukera dugu. Posible denean, gehien gustatzen zaizkizuen zaldiak edo ponyak muntatzeko aukera ere eskaintzen dugu.
- Errespetua / Gure ikasleek beren burua, gurasoak, lagunak, begiraleak, animaliak, materiala, instalazioak eta natura errespeta ditzaten saiatzen gara. Zentzu horretan, begiraleok eredu izan behar dugula sinesten dugu, eta ikasle eta ingurua errespetuz tratatzen ditugu, zaldizkoek portaera bera jarrai dezaten.
- Hurbiltasuna / Itsason kokatuta gaude, Goierriko bihotzean. Honek, kotxea erabili beharrean, inguruko herrietatik autobusez etortzea ahalbidetzen die bezeroei, Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Urretxu, Gabiria, Ezkio edo Zumarragatik, esaterako.
Gure jomuga eta ikuspegiaren inguruan gehiago jakin nahi duzu? Eskura dituzu Ibur Hipikaren Estatutuak eta Marko Etikoa.
Gazte edo heldu, zure maila etainteresei egokitutako eskaintza dugu.
Irteerak, udalekuak, jolasak… interes desberdinak asetzeko eskaintza zabala dugu,baita ezagutza maila guztietara egokitzen diren zaldi eta ponyak ere.
Gazte edo heldu, zure maila eta interesei egokitutako eskaintza dugu.
Irteerak, udalekuak, jolasak… interes desberdinak asetzeko eskaintza zabala dugu, baita ezagutza maila guztietara egokitzen diren zaldi eta ponyak ere.