Hipika eskaintza gaztetxoentzat
EGONALDIAK
Jakintzagai ezberdinetan trebatzeko asteburuko egonaldiak. Gymkhanak, Trek-ak, Clinic-ak, Ride-ak eta beste hainbat jolas eta ekintza. Goizez klaseak eta arratsaldean praktikak.
Prezioa: 250€ asteburuko.
IKASTAROAK
Ezertxo ere ez jakitetik galopa azterketak gainditzera. Zure beharren arabera egokitzen ditugu ikastaroak, gehien interesatzen zaizkizun trebeziak hobetzen laguntzeko. Hastapena, heziera klasikoa, oztopo jauzia, konpletoa, raida, treca…
Prezioa: 25€/h. | 10 saioko bonua 200€. 20 saioko bonoa 300€. Pony-ak 15€ / ordu erdiko.
UDALEKUAK
Zaldiak elikatu, pikaderoan trebatu, jolasak egin, paseoak eman… Dibertsioa eta gozamena ziurtatuta dago udalekuetan. Uztaila eta abuztuan eskaintzen dugu gaztetxoei zuzendutako zerbitzu hau, astelehenetik ostiralera, Iburren bertan lo eginez.
Prezioa: 350€ asteko.
ESKOLA KIROLA
8 eta 16 urte arteko ikasleei ere zaldiketaren munduan murgiltzeko aukera eskaini nahi diegu. Horregatik, Gipuzkoako Diputazioaren laguntza eta Gipuzkoako Hipika Federazioaren eskutik eskola kirola eskaintzen dugu Iburren. Irailetik ekainera bitarte daukazu gurekin zaldiz ibiltzeko aukera.
Prezioa: Bataio hipikoa 12€, 10 ordu 120€.
IRTEERAK
Iburretik abiatu eta inguruko mendietan zehar paseoak egiten ditugu. Gertuko interesguneak ezagutu, naturaz gozatu eta ederki pasa.
Prezioa: Ordu 1: 25€ | 2 ordu: 40€ | 3 ordu: 60€Goiz/arratsalde osoa: 60€ | Egun pasa: 100€
GALOPAKO AZTERKETAK
Urtean zehar Españako Federazioko titulazioa lortzeko azterketak egiten dira. Hauetan parte hartzeko derrigorrez federatuta egon behar da.
Prezioak: Azterketek 80€ (1, 2, 3, 5 eta 6 galopa mailak) eta 100€ (4 eta 7 galopa mailak) balio dute eta zaldiaren alokairua gehitu beharko litzateke norberaren zaldiarekin egiten ez badira. Prestatzeko ikastaroak urte osoan zehar, 200€/10 saio.
EKITALDIAK
Ospakizun berezietarako ekintza desberdinak antolatu ditzakegu: ghynkana, karrusela, danborradak…
Prezioa: 250€ goizeko talde osoarentzat.
COACHING
Ezagutu zure burua modu atseginean, natura eta animaliekin harremanetan jarriz. Komunikazioa, kooperazioa, estresa… lantzeko taldekako edo banakako saioak eskaintzen ditugu.
Prezioa: 50€ pertsonako/saioko
URTEBETETZEAK
Ospatu zure 0urtebetetzea gurekin, askaria eta bataio hipikoa barne.
Prezioa: 35€ pertsonako.
LEHIAKETAK
Lehiaketak prestatzeko saioak, hiru hilabetean behin. Sariak denentzat.
Prezioa: 15€ partaideko.
ZALDIENTZAKO OSTATUA
Zure zaldiari Iburren ostatu eman diezaiokegu. Elikatu eta garbi mantenduko dugu, eta eskaeraren araberako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
Prezioa: 300€ hilabeteko.
IKASTETXEENTZAKO ESKAINTZAK
Ate irekiak antolatzen ditugu ikastetxeentzat larunbatetan, zaldiekin lehen harremana lantzeko.
Prezioa: Taldeko hastapenak, 15€ ikasleko.
Murgildu zaldien munduan
Ibur Hipika Klubeko ekintzetan parte hartu nahi baduzu,jarri gurekin harremanetan edo osatu ondorengo galdetegia.
Murgildu zaldien munduan
Ibur Hipika Klubeko ekintzetan parte hartu nahi baduzu, osatu ondorengo galdetegia edo jarri gurekin harremanetan.